sábado, 13 de marzo de 2010

EUSKARA BIHOTZEAN


Gaztelania eta frantsesarekin batera, Euskal Herrian mintzatzen diren hizkuntzetako bat da, jatorrizkoa, gaur egun egoera gutxituan dagoena. Euskara ez dago philum indoeuroparraren barruan sailkatuta eta Europako mendebaldean izan zen hizkuntza-familia baten azken arrastotzat hartzen da.

Antzina, Errioxan, Kantabrian, Burgosen, Huescan eta Zaragozan ere hedatuta zegoen, eta Akitanian eta Erdialdeko Pirinioetan ere bai.

Iberiar Penintsulan bizirik dirauen erromatarren aurreko hizkuntza bakarra da euskara. Gutxitze prozesu gogorra jasan du, etenik gabe lurraldeak eta hiztunak galduz. Nafarroa Garaian bereziki, prozesu hori nabarmena da. XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, hainbat intelektual eta politikariren eraginez (Arturo Kanpion, Sabino Arana...) nolabait biziberritu zen, abertzaletasunari estuki loturik. Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu ondoren, XX. mendearen erdialdetik aurrera hasi da indartzen, idatzizko estandarizazioari dagokionean, batez ere.

1980ko hamarkadatik aurrera, erakundeen onarpena lortu zuen, lurralde zatiketa handiekin bada ere. Gernikako Estatutuak euskara Euskadiren berezko hizkuntza izendatu eta gaztelaniarekin batera ofiziala egin zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan (Trebiñuko Konderrian eta Turtzioz-Billaberden izan ezik). Nafarroa Garaian, Euskararen Legearen eraginez, herrialdeko iparmendebaldean (Eremu euskalduna) soilik da koofiziala. Iruñean eta erdialdeko beste hiri garrantzitsuetan (Eremu mistoa), onarpen maila txikiagoa eta traba handiagoak ditu. Nafarroa hegoaldean (Eremu ez-euskalduna), berriz, euskara ez dago onartuta. Ipar Euskal Herriari dagokionez, euskarak ez du onarpen instituzionalik: hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da.

XX. mendean, euskara batua sortu zen, euskalkiak batzeko beharrari erantzuteko; gaur egun, hizkuntza koofiziala da Euskal Herriko lurralde batzuetan. Komunikabide, ikaskuntza, administrazio eta aisian erabiltzen da, lurralde eta eremuen arabera gorabehera handiak dauden arren.
Azken finean esan dezakegu euskara hizkuntzarik zaharrenetakoa dela, baita hoberena ere, baina.....
Harrigarria den gauza bakarra da, euskara izena jartzen denean googlen agertzen den lehen web orria gaztelaniaz izatea da..... lotsagarria

BLOGAK


Irakurri ondorengo blog hauek eta ikasi euskal kulturari eta urritxe institutuari buruz!!!

WWW.Urritxe.com webgunean sartu ondoren klikatu ezkerraldean agertzen den irakasleen blogak jartzen duen lekuan eta irakur itzazue bertako blogak!!!

IRITIZA


Etb-ko zuzendari agurgarri hori:
Orain dela aste gutxi batzuk,zuen aldizkarian honako hau esan zenuten:
“ Munduko talderik honen artean ez da atheltic aurkitzen eta bere afizioak ez du maite ” . Gutako asko ez gaude horrekin ados, orregatik gure iritzia zuen aldizkarian argitaratu dezazuen eskatzen dizuegun eta horrela zuen irakurleei haien iritzia emateko aukera emateko eta baita nire testuaz gogoeta egin dezaten.


GURE TALDEEN KOLOREA SENTITU.....


Irakurle maiteok , zuetako askok talde anitzetakoak zarete , edo askok ez duzue futbola maiteko baina espero dut iritzi honen bitartez gogoeta egin dezazuen maite duzuen kirol taldeari buruz , zeren...
Nork jakin zein den munduko talderik onena? Zein ote da koloreak gehien sentitzen duTen taldea?Inork ezin dezake hori baloratu. Askok esango duzuela gaur egun Madrid edo Bartzelona direla munduko taldeetariko onenak eta beste askok esango duzue gustukoen duzuen taldea zure ingurukoek ezartzen dizutela, nolabait esateko, haur batek ikusten duena errepikatzen duen moduan.Baina lehen esan bezala, nork jakin dezake zein de onena nork ezartzen du muga talde bat txarra dela edo ona dela esateko: FIFAk, gizarteak....nork daki.
Nire ustez, talde bat zurea dela sentitzen duzu berarekin negar eta barre egiten duzunean eta ez partidu gehien irabazten dituelako. Jokalari asko dira haien taldeko afizioa hoberena diotenak baina gutxik dute haien afizioa bere alde momentu txarretan eta bertan ikusten da noiz maite duten benetan talde bat.
Badakit zuetako askok ez zaretela ados egongo nire iritziarekin eta beste asko kontra egongo zaretela , baina ni bezala ados daudenek, ez dut uste haien taldea maitatzen utziko dutela haien taldeak denporada txarra egiten hari delako , horrek egia esateko ez lukeelako bere taldea maitatuko.
Ni Athleticekoa naiz eta askok diote munduko afiziorik onena duela baina hau ez da gauetik egunera egiten haien filosofia ulertu behar da haien pentsaera... etb zeren athleticeko izatea ez da talde bat maitatzea eta ez da talde bat gustukoa izatea soilik klub baten parte izatea hortaz Athleitc munduko talderik onen artean ez dela aurkitzen esaten dutenek espero dut hau eSan aurretik idatzi hau irakurtzea eta hitz egin aurretik zeR esango duten pentsatzea zeren arrazoi gabe txorakeriak eastea ez dut oso normala aurkitzen.
Besterik bage eta esan beharrekoa esan dudanez agurtzen nahiz baina ez Athleticeko zaleak agurtu gabe.
Hortaz agur irakurle maiteok eta espero dut jarraitzaile sutsuak izaten jarraitzea!!!!
Eta gehiago luzatu gabe irakurle maiteok:

AGUR ETA GORA ATHLETIC!!!!!!

ZUZENDARI..........


Zuzendari agurgarri hori:
Gutun honen bitartez aditzera eman nahi dizut nire desadostasuna udaletxeak sortu duen amorebiziz delako erakunde honen aurrean.
Askotan nahi izan dut bizikletak jartzea nire herrian baina konturatu nahiz ez dela herri aproposena hau egiteko bi arrazoiengatik:
Lehenik jendeak ez dituelako errespetatzen arauak ( hala nola, bizikletak ez apurtzea ...)eta beste aldetik apurtutako bizikletak ,apurtzen direnean egunak pasa behar direlako konpondu arte.
Horrez gain , askotan ikusten ditut kale erditik animalien gorotzak eta egia esan ez da batere erosoa kanpetatik ibiltzen zarenean Amorebietan dugun mendi politak ikusi beharrean gorotz hauek saihesten ibili beharra.
Baina hau ez da kexatzeko dudan arrazoi bakarra zeren ez dizut gutun hau idatzi ,bi tontakeri esateko, nire azken eskaria dudan gorrenetakoa baita, uste dut ez duzuela herri hau errespetatzen eta bertan ditugun mendiak ez dituzuela maite .Bai zentralari buruz hitz egiten nago badakit zuetako askok diru iturri handia dela pentsatuko duzuela baina ez duzue agian pentsatzen zentralaren erruz animalia gehienak beste toki batera joan behar izan zirela ? edo gure aire kalitatea eta bizi maila maldan bera doala gelditu gabe?
Gutun honen bitartez eskatu nahi dizuena da, Amorebiziz izeneko plan hau hobeto kontrolatzea eta prestakuntza hobeagoak eskaintzea eta esku gogorra izatea edo izun handiagoak jartzea bere animaliak kale erdian kaka egiten usten duten pertsonen aurrean , baina azkenik eta niretzat inportantea dena: Zentralari buruz gogoeta egitea , nire umeak Amorebietan dugun pasai polita ikustea eta osasuntsu astea gustatuko litzaidalako .
Espero dut gogoeta egingo duzuela honi buruz eta baita nire eskaria kontuan hartuko duzuela.
Gehiago luzatu gabe agurtzen zaituztet .