miércoles, 6 de enero de 2010

Amodioen gora-beherak


Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat batean?
Orduantxe pelikulako mutilak musu eman zion neskari!
Hori ote zen momenturik onena Eiderri musu emateko ala oraindik ez nengoen prest? Galdera mordoa etorri zitzaizkidan burura momentu horretan baina banekien hori hasiera bakarrik izango litzatekeela eta orduantxe harengana hurbildu eta….
Kaixo Oierren lagun bat naiz eta 15 urte ditut.
Askorentzat hau beste istorio soil bat izango da baina beste asko istorio honekin identifikatuta sentituko dira
Oso arrunta dirudien arren nigan noizbehinka lagunen bati bere amodioetan laguntzea tokatzen zait, hau guztia hobeto ulertzeko hasieratik astea da hoberena , hortaz gehiegi luzatu gabe hasiera emango diot istorio labur honi …
Orain dela 3 aste,ostirala hain zuzen ,Oier eta ni kaletik genbiltzan noraezean bueltaka eta hara non eider agertu zitzaigun .Nik beti bezala bi musu eman nizkion eta Oier eta Eider ez zirenez ezagutzen elkar aurkeztu nituen baina zerbait arraroa sumatu nuen.Bazirudien Oierri “tilin” egiten ziola baina ez nion garrantzi askorik eman eta haiek biak elkarrekin hitz egiten utzi nituen nire gurasoengana joan behar bainintzen.
Gau hartan bertan loak hartu ezinda, normalki egiten ez nuen gauza bat egin nuen ,meseengerrera konektatu . Hortaz nire hotmail-a eta pasahitza idatzi ,klikatu eta hara non gaueko 5 etan Oier aurkitu nuen konektatuta :
Hasieran ez nuen ezer ulertzen baina geroago bi pertsona konektatuta zeudela ikusi nuen Oier eta Eider.Bat batean leihotxo bat agertu zitzaidan pantailan Oier nirekin hitz egiten zegoela esanez:
-Apa Haritz_ esan zidan .Arraroa egiten zitzaidan Oierrek elkarrizketa bat astea normalki nik egiten baitut baina besterik gabe aurrera jarraitu nuen elkarrizketan.
-Apa Oier- erantzun nion
- Haritz gauza bat galdetu behar dizut- esan zidan berak nik erantzuna eman bezain pronto.
-Bota!!- erantzun nion, hasieran gauza txarren bat izango zela pentsatzen
- Eiderrek mutil-agunik al du?
-Ez nik uste dudanik ...Zergatik diozu?- erantzun nion nik naiko arraro, Egia esan ez nekien zergatik erantzun nuen horrela erantzun horren aurrean….
-Ezergatik bueno joan behar naiz – esan zidan berak
-Ongi baina, bihar hitz egingo dugu honi buruz.
Ez dakit hau irakurri ote balu hori esan bezain laster, deskonektatu egin baitzen.
Oier joan ondoren ordu erdi geratu nintzen lelotuta ordenagailu aurrean, egia esan ,galdera mordoa etortzen zaizkit normalean burura, baina gau artan normalki baino gehiago. Zergatik geratu nintzen hain arraro Oierrek egin zidan galderaren ondoren? niri ere Eider gustatzen al zitzaidan?Zer gertatuko litzateke hori egia balitz?
Azkenean hainbeste galderaren ondoren neure buruak ezin zuen gehiago eta loak hartu nuen ordenagailuaren aurrean.
Hurrengo goizean nire amaren garrasi batek itzartu ninduen eta ni tximista bezain arin aulkitik jaiki nintzen.
Gurasoek hain berandurarte zergatik egon nintzen ordenagailuan galdetu zidaten baina nik erantzunik gabe geratu nintzen eta mihia moztu balidate bezala komunera sartu nintzen dutxa bat hartzeko asmoz.
Dutxa amaitu ostean jada goizeko 12-ak ziren eta Fernando Morilloren liburu batean gertatuko litzatekeen moduan eta arraroa baiduri ere Eiderren etxean geratu nintzen lan bat egiteko bere gurasoak ez baitzeuden.
Bertara heldu nintzenean , bere gurasoekin aurkitu nintzen eta nik harrituta geratu nintzen segundo batez aitak hau esan zidan arte:
-Barkatu badakit lana egin behar duzula baina Eider txarto aurkitzen da.
-Lasai ez da ezer gertatzen, baina zer gertatzen zaio?
-Badirudi gripe A duela hortaz, aste batez egon behar da etxean
-Ahi! Bueno ba arin senda dadila , bueno joan beharra dut aio!!
Albiste horren ondoren etxera abiatu nintzen eta bertan geratu nintzen egun osoa ezer esan gabe , nolabait esateko “ de bajon”.
Aste guztia egon nintzen etxean zer eginik ez neukalako.Jende guztia joan zen oporretan , aste horretan zubia tokatu zitzaigulako eta horrez gain Oierrek ez zuen bizi keinurik ematen , hortaz gauetan txakurra paseatzera eramaten nuen .Egun guztia nengoen momentu hori itxaroten hori baitzen aste oso horretan izan nuen denbora-pasa bakarra .Baina aste horretako egun batean Amorebietako U-tik txakurra paseatzen nengoela ehun labanek baino min gehiago egin ahal zidan irudi bat ikusi nuen.Hara non aurkitu nituen Oier eta Eider elkar musukatzen . Ezin nuen sinetsi baina egin beharra nuen eta besterik gabe handik aldendu nintzen etxerantz abiatzeko .Etxera eltzean ohera sartu nintzen jan gabe eta pentsatzen geratu nintzen aurreko astean egin nuen antzera, hasieran Eider beste lagun baten moduan ikusten nuen baina denborarekin bazirudien geroz eta gehiago maite nuela eta bera gabe ezin nintzela bizi.Bazirudien bizitza ez zela nirekin ondo portatzen baina hoberena gaiaz ahaztea zela erabaki nuen.
Horrela Egon nintzen aste batez eta denborarekin geroz eta txarrago nengoen.Baina baitzirudien bizitzak berriz nire alde zegoela Oier eta Eider azkenean ez ziren elkar aditu eta haien erlazio elkar moztu zuten lagun bezala geldituz.
Ez nekien zergatik baina hobeto sentitzen nintzen .Alde batetik Eider nirekin irteteko asmoak garatu ahal nituelako eta beste aldetik ,Oier eta nire arteko harremanak ez zirelako apurtuko.Sentsazio hauek guztiak berriak ziren niretzat eta ez nekien nola erantzun haien aurrean , nekien gauza bakarrak ziren :Eider maite nuela eta berak ni maitatzea lortu behar nuela eta horretarako berarekin denbora gehiago pasatu behar nuen. Baina nola pasatu ahal nuen denbora gehiago berarekin?
Orduan euskarako lanaz gogoratu nintzen.Hori ote zen berarekin denbora gehiago pasatzeko aitzakia? Galdera honen erantzuna ez nekien oraindik baina zaitu egin behar nintzen.Hortaz telefono hartu eta Eider deitu nuen:
PI-PI-Pi hirugarren pian ahotz bat agertu zen telefonoaren beste aldean:
-Apa-esan zidan bere ahots leunarekin .
-Apa Eider , galdera bat egin behar dizut-esan nion nik ahotsa dardarka nuela.
-Ondo da baina arin esan zeren telefonoaren bateria agortuko zait.
-Bale euskararen lanari buruz da , noiz egin dezakegu? Zer iruditzen zaizu bihar ,ostirala ,nire entrenamenduaren ostean liburutegian geratzen baldin bagara lana egiteko .
-Barkatu baina ostiralean ezin dut….. baina nik beste galdera bat dut zuretzako.
-Niretzako?
-Bai!! Egia esateko ez dakit zergatik esan nion Oierri nirekin irteteko, Zeren egia esanda nik txikitatik zu maite izan zaitut eta orain arte ez naiz konturatu..Egun hauetan zurekin hitz egiten saiatu naiz baina ez zaitut ez kalean ez messengerrean aurkitu hortaz ezin izan dizut ezer esan…Hortaz nire galdera da ea gustatuko balitzaizu nirekin pelikula bat ikusten joatea?

Momentu batez isilik geratu nintzen.Ez bainekien zer erantzun galdera hori (nik galdetu behar bainuen.)
-Hor al zaude?- esan zidan Eiderrek urduri
-Bai ,bai …. Gauza bakarra da, ez nuela hau espero!!
-Bueno,ez nahi baduzu barkatu eragozpenak…
-Ez!!! Guztiz kontrakoa han ikusiko gara 9etan ,ongi da?
-Ondo iruditzen zait- erantzun zidan.
Bat batean telefonoa itzali zen ez nekien zergatik, bateria amaitu zelako edo berak itzali zuelako, baina nekien gauza bakarra Eiderrekin zita bat nuela zen.
Egun batzuk igaro nituen pelikula ikusteko egunaren zain eta hau zen eguna.
Bederatziak heldu ziren eta han geunden biok ni beti bezala eta Eider inoiz
baino politago eta konturatu baino arinago biok filma ikusten geunden.
Nire besoa bere sorbaldaren atzetik pasatzen saiatu nintzen baina pelikuletan agertzen den baino zailagoa egiten zitzaidan , eta momentu horretan pelikulako protagonistari erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat batean?
Orduantxe pelikulako mutilak musu eman zion neskari!
Hori ote zen momenturik onena Eiderri musu emateko ala oraindik ez zegoen prest? Galdera mordoa etorri zitzaizkidan burura momentu horretan baina banekien hori hasiera bakarrik izango litzatekeela eta orduantxe arengana hurbildu eta musu eman nion ezpainetan.
Azkenean lortu egin nuen. Eider nitaz maitemindu zen eta bizitza ezin zitzaidan hobeto joan ,nire ametsa errealitate bihurtu zen baina zenbat iraungo zuen horrela…………?

Amatxo badakit orain dela bi aste , ez nintzela beste kontzertu batera joango sin egin nizula, baina orain dela 2 egun Bilbora Mark Knopfler etorriko zela esan zidaten abenduaren 2an. Ama badakizu zenbat gustuko dudan gitarrista hau eta agian ez dut honelako beste aukerarik izango, zeren agian hau izango da emango duen azkenetariko kontzertua edo agian hurrengo kontzertuak hemendik oso urrun izango dira.
Ama badakizu asko maite zaitudala eta kontzertutara joaten histen badidazu ordainetan edozer gauza egin dut :hamarrak atera , etxe guztia garbitu … badakit baita ere bakarrik hamaiketararte bakarrik gera naitekeela kalean baina kontzertua 10-etan asten da eta ez ditut 50 euro ordainduko ordu erdi egoteko . Horrez gain ama jada lagunak eta ni dena prestatuta dugu zeren aitorren amak eramango eta ekarriko gaita kontzertutik bera era baitoa hortaz lasai egon zintezke . besterik gabe espero dut utzi iezadazu kontzertura joaten amatxo.

gutuna


Barkatu orain esan behar dudana gutun baten bitartez esatea eta aurpegira esateko ausardiarik ez izatea.....
Egia esateko ez dakit nola hasi gutun hau... Egun asko daramatzat gauza bat esan nahian baina ez dut momentu egokia aurkitu...Orain dela hilabete batzuk arraro nengoela esaten zenidan eta egia esateko nik ere nabaritzen nuen baina orain arte ez dut jaki edo ez nintzen konturatu nahi zein zen arrazoia. Beti jakin duzu maite izan zaitudala , eta beti maiteko zaitut baina azken aldi honetan konturatu nahiz ez dela lagun arteko maitasuna bakarrik egia esateko...zutaz maitemindu nahiz.Azken aldi honetan ezin zaitut nire burutik atera , zure irudia agertzen zait leku guztietan,h odeietan ,olatu guztietan baita gau guztietako ametsetan.
Aste batzuk daramatzat pentsatzen zer egin ,beldurra ematen baitit maite zaitudala esatea eta azkenean maita zaitudala esatea hoberena dela uste dut, ezin dudalako niretzat gorde.
Gutun honekin ez nahi zaitut nigandik aldendu nahi ,ezta nirekin irtetea nahi, nahi dudan gauza bakarra nire arraro egotearen arrazoia zein den jakitea da.Egia esateko hau da nire gustuko neskari idazten diodan lehen gutuna eta oso galduta nabil , kaixo esaten didazunean erantzun baten bila nire buruan bueltaka nagoen antzera.Kaletik aurkitzen zaitudanean ez nahi nuke erantzun lelorik eman nahi baina oso urduri jartzen nahiz , nire bihotza arin eta astiro doa aldi berean , denbora gelditzen da zu nire aurretik gurutzatzen zarenenen eta garrantzitsuena zu ikusteak benetan sentitzen dudana gogorazten dit...
Oroitzapen horrek aditzera ematen nau nola zu aste gauza inozo bat izango dela , baita ezinezkoa eta pertsona oro bezala ezin dut nire sentimenduen aurka egin...
Oraindik gogoratzen dut txikiak ginean eta musuek baliorik ez zutean , elkar bi musu ematen... baina orain bi musu horiengandik edozer egingo nuke.....
Ez dakit zuk berdina sentitzen duzun nitaz baina egia esateko, ez dakit maite banauzun ezta bihar ni ikustean ez didazun begietara begiratuko edo lagun moduan bakarrik maite banauzun baina ez zait axola argi dudan gauza bakarra maite zaitudala da ,baita beti maiteko zaitudala.

Ez dakit ondo egin dudan gutun hau zuri ematen baina ez bazen gaur bihar egingo nuen eta berdina izango litzateke hortaz barkatu ez bazaizu asko gustatu mutil batek gutun bat bidaltzea baina premiazko gauza bat zen nolabait barruan nuen korapiloa askatu dut gutun honekin, beraz , besterik gabe agurtzen zaitut ,



Beti zurea ,Haritz